Ilustrazioa
komikia comic
ilustración ilustración
by MIGEL ANJEL IRAZABALBEITIA
email mastodon

ABURUKARIA

    Aste honetan igo gabe neuzkan 24 margola ekarri ditut webera. Ilustrazioen 6 orritik aurrera.

2020-10-17


    Maiatzean gazteleraz bakarrik den komikia argitaratu ondoren, gertatzen den lekua eta beste zirkunztantzia batzuk direla eta hala behar zuela erabaki nuelako, orain literatura lantxo bat eskegi dut, hau euskaraz eta gazteleraz, bietan batera sortu baita. BITEZ INFINITUAK BELAK du izena..

2020-07-15


    Bost hilabete ondoren lantzen ari nintzena igo dut web honetara: ATARIKOA deitu dudan komikia, web formatura egokitutakoa historioa, zerbait luzeagoaren hasiera izan daitekena.

2019-10-25


    Mastodon.eus sarean aurreratutako zenbait lan igo ditut gaur web honetara. Mota guztietako marrazki surrealista koloredunak, koloreak4 eta koloreak5 orrietan

2019-05-19


    Azken berrien ondoren facebook uztea erabaki dut. Aurrera Mastodon.eus sarean aurkituko duzue Komikira profila.
   Horren gain orri honetan aldaketak egin ditut. Aldatu dut marrazkietara ailegatzeko modua. Ikus ezazue marrazki eta margolanen orri berriak. Irudi gehiago sartu dut.

2018-12-16


   Ohartuko zenutenez Hutsa komikiaren argitaralpena geldirik dago. Arazoa, nireganako desadostasun kreatiboak. Historia bere narrazio hari nagusitik desbideratzen, edo gutxienez adigabetzen, ari zen. Beraz, hausnartze aldia hartu nuen. Margo solteak egiten hasi nintzen hutsunea betetzeko eta honekin liatu naiz azken aldian.

2018-04-04


   Ez da kontakizuna zeure ustetatik libratzen, dakizunaren menpe da, eta ez dakizunaren ments. Muga asko ditu kontakizunak, are gehiago, eskatzen dizuten neurri eta formatuan egina bada, argitaratuko dizutelakoan, ahalegina amaituta hala izango ez dela esango badizute ere.
   Horrela sortu zen Bizitza Behar komikia, Habeko Mik aldizkarian argitaratzeko. Tamalez gaia arriskutsuegia iruditu zitzaien aldizkaria ateratzen zuen Eusko Jaurlaritzako HABE alfabetatze erakundearen arduradunei, ez zuten onartu eta ez zidaten komiki gehiago eskatu. Komiki honen aurretik nik egindako beste bat aukeratua zen aldizkariko “0” zenbakian sartzeko, baina zoritxarrez, zenbaki hura ez zen inoiz kioskoetara iritsi, erakundearen barnean banatu zen soilik. Bi komikiek indarkeria erabiltzearen kontrakoak ziren, baina publikatu zen hartan ez zen gure “gatazka” zoritxarrekoa agertzen.
    Behin Batean? komikia jatorrian formatu bertikalean egina zegoen. Hasi berria zen Ehun Kilo aldizkaria horizontalean maketatua zegoenez, honen eragileetako batek formatua aldatzea eskatu zidan argitaratu ahal izateko, eta hala egin nuen. Ez zen atera. Kasu honetan ez komikiaren edukiagatik, aldizkariak pairatu zuen finantziazio etenagatik baizik. Bi zenbaki eta bertan behera geratu zen. Eragileak kontatu zidanez aldizkaria ateratzeko dirua beste eragileetako baten kontu korrontean agertu zen ustekabean, eta horretan inbertitu ostean, kutxak diru sarrera akatsa izana zela esan eta dirua itzultzera behartu zuen. Game over!


Cyann

   Azken aldian arreta handiz jarraitzen ari naiz Le cycle de Cyann liburu-sorta, François Bourgeon eta Claude Lacroixena. Aldi luzea azken hau, lehenengo liburua 1993an argitaratu baitzen. Ez dut gogoan noiz erosi nuen hura, baina geroztik hurrengo liburuaren aiduru egon naiz beti, Cyannen bizipen eta abenturen jarraipena ezagutzeko irrikaz. Sei liburuk osatzen dute sorta: La sOurce et la sOnde (1993), Six saisons sur ilO (1997), Aïeïa d'Aldaal (2005), Les Couleurs de Marcade (2007), Les Couloirs de l'Entretemps (2012) eta 2014ko irailean argitaratutako Les aubes douces d'Aldalarann zikloa ixten duena.
   Lehen liburua hipnotikoa da, ez dakit zenbat aldiz irakurri dudan. Egileek mundu bat asmatzen dute, geologia, biologia eta gizartea, guztiz originala. Kontakizunak aurrera egiten du irakurlea eramanez, baina atzean, marrazkietan, mundu osoa agertzen zaigu, azken xehetasuneraino definitua, saihestu ezineko berrikuspenetan idoro dezagun.
   Ez da mundu bakarra, liburu bakoitzean mundu berri bat marrazten zaigu, berezia eta betea.

























































IDEARIO

    Esta semana he traido a la web 24 dibujos que no había subido. Están a partir de la página 6 de las ilustraciones.

17-10-2020


    Trás publicar en mayo el comic TI ahora un pequeño trabajo literario en euskara y castelleno, ya que así fue surgiendo, en las dos lenguas. Se llama SEAN VELAS INFINITAS.

15-07-2020


    Un nuevo comic corto en la página, TI, que cuenta lo que vímos en 2018 al borde de la selva. Algo que quiero recordar, por lo que no tenía otra posibilidad que dibujarlo.

23-05-2020


    Años sin reseñar un cómic ajeno en esta página y en una semana de este mes de agosto de 2018 he leído dos que me han llamado la atención.

   El primero es BLack Dog de Dave McKean, sobre vivencias del pintor surrealista inglés Paul Nash. Su experiencia en las trincheras de la primera guerra mundial marcó su vida y su pintura, y en el cómic, la dislocación espiritual sufrida se refleja en dibujo, maquetación y narrativa, que entrelazan campos de vivencia, sueños y sensaciones.

Blackdog

Dave McKean

  El segundo es Mi Pequeño de Olivier Schrauwen.
   Nada que ver con el anterior, ingenuidad a raudales, tanto en el guión como en el dibujo, que busca el estilo de las tiras cómicas de los diarios americanos de principios del siglo XX.


mi pequeño

Olivier Schrauwen


    Como os habréis dado cuenta el comic El vacio. está parado. Discrpancias creativas conmigo mismo. Me daba la sensación de estar perdiendo el hilo, o por lo menos distrayéndome de lo fundamental. Me tomé un tiempo para pensar, que he llenado haciendo dibujos sueltos, que me han liado hasta ahora.

04-04-2018


    He dibujado siempre, todo lo que he podido, desde retratos hasta garabatos al borde de la hoja, los que pensándolo bien, constituyen el grueso de mi producción, muchas veces la más original e inesperada. De hecho, algunos de los dibujos que presento aquí tienen su origen en rasgueos inconscientes sobre el margen del papel y alguna de las naves espaciales de las historietas surgió también de esa manera, dejo al lector estimar cual es.


    Un autor que me ha impresionado últimamente es Shaun Tan, no sólo por el dibujo, que es a mi juicio extraordinario, sino también por la sensibildad de las historias y la capacidad narrativa, que sin un sólo diálogo hace que la historia se entienda nítidamente. Podréis encontrar más información en este enlace: www.shauntan.es

Saun

Shaun Tan


    Os recomiendo 3” (tres segundos) de Marc Antoine Mathieu, Si la idea es una autentica genialidad, la materialización es redonda. Una historia con todo su contexto, contada en lo que tarda un haz de luz en recorrer los escenarios de los hechos, reflejándose en sus superficies. Tres segundos para descubrir en esos reflejos la trama y el desenlace. Una idea dura y exigente como una lanza de torneo, que Marc Antoine Mathieu domina y conduce a travé del espacio de sobrios dibujos mudos en blanco y negro para conseguir ensartar el tiempo.


     Un comic (novela gráfica) de moda ahora mismo, que ha llevado al mundo del comic a personas que no habían leido una historieta en su vida, es "Cooltureta" de Moderna de Pueblo, seudónimo que es a la vez el título del primer comic de la autora, desenfadada crítica de las moderneces y el postureo.

26-01-2015

cooltureta